Artea publikora hurbiltzeko, kultura-trukea sustatzeko eta gaitasun kritikoa indartzeko gune gisa pentsatua, hezkuntza-lana beti egon izan da oso presente kubo-kutxa Aretoaren proiektuetan.

Gure hezkuntza-proiektuak bereziki diseinatzen dira ikusgai dauden erakusketen inguruan eta hainbat publikori zuzenduak daude:

-Familientzako jarduerak

-Eskolentzako programak

-Taldeentzako programak

-Helduentzako eta publiko orokorrarentzako jarduerak

-Premia bereziak dituzten taldeentzat egokitutako programak