Banerballester

  ERAKUSKETA   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK  

 

ballester1  

JOSÉ MANUEL BALLESTER. ARGI BASOAK

 

2015eko otsailaren 13tik maiatzaren 31ra


Komisarioak: María de Corral eta Lorena Martínez de Corral

 

 

31 argazkiren bidez, Jose Manuel Ballester. Argi Basoak erakusketak Madrilgo artista honen azken zortzi lan-urteak aurkezten ditu; margolari eta argazkilari honek Argazkigintzako 2010eko Sari Nazionala jaso zuen bere ibilbide pertsonalagatik eta espazio arkitektonikoaren eta argiaren interpretazio bereziagatik. Bere lanaren aukeraketa zorrotzak, María de Corral eta Lorena Martínez de Corral komisarioek eginak, aukera ematen digu José Manuel Ballesterren lanean azken hamarkada honetan izan den bilakaerara hurbiltzeko. 


Argazkilariaren lana hiru ardatz nagusiren ─denbora, argi eta espazioaren─ inguruan dabil beti.

 

Artistak bere lanaren motiboa arkitekturaren eta hiriaren, margolaritzaren eta argazkigintzaren edo artifizialaren eta naturalaren artean ematen diren frikzio-espazioetan aurkitzen du. Bere lanak hiri-esperientziaren konplexutasuna islatzen du sarri talka-gune berri baten ─gizabanakoa globalizazioaren aurrean jartzen duenaren─ bidez.

 

Ballesterrek serieen bidez lan egiten du; erakusketa honetan askotariko gaien sorta edo aukera dago: paisaia-espazio handiak, Txinatik Brasileraino doazenak; industria-nabeak, artistarentzat iraganari eta etorkizunari begiratzeko lekuak direnak; eta museoak, Argi Basoak erakusketan gehien agertzen den gaietako bat, batzuk eraiki berriak, beste batzuk berriztatuak eta beste zenbait jada desagertuak.

 


Espazio ezkutuak

Azken Afaria ospetsuan, Ballesterrek jatorrizko margolanaren tamaina (zortzi metro baino gehiagokoa) errespetatu du; Leonardo da Vincik bere maisu-lan handietako batean margotu zuen agertoki beraren aurrean jartzen du artistak ikuslea, baina orain inor gabe agertzen da gela, erabat hutsik, apostolurik gabe, artistak argazki serie honetan garatzen duen funtsezko gaietako batean eraginez: presentzia absentea.


Irudian Afariaren ondorengo unea agertzen da, bertan egon direnen arrastoekin tokia bakarrik geratzen den une zehatz hori. Espazio Ezkutuak delakoan beste irudi batzuk ere badaude, eta horietan Ballesterrek Errenazimentuko italiar pinturaren maisu-lanak berrirakurri eta argazki bihurtzen ditu, horien bidez bere espazio ezkutuak azaltzen dizkigularik, leku horietan zeuden pertsonaiak bertatik ezabatuz.


Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak-Artearen Sustapenak ekoitzia