Banner defi

  ERAKUSKETA   EGILEA   PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERAK   FAMILIENTZAKO JARDUERAK      

 

 Sala kubo-kutxa exposicin Menchu Gal resumen  

 

MENCHU GAL. París eta Madril Artean

KOMISARIOA: Edorta Kortadi

 

Kubo-kutxa Aretoak Menchu Gal-en lanari eskaini dion erakusketak erakundeen arteko lankidetza-ziklo bat osatzen du; lankidetza horren helburua Bidasoa aldeko artista hau, XX. mendeko euskal margolaririk garrantzitsuena, sozializatzea, ikertzea eta jendartean ezagutaraztea izan da.

 

Erakusketa honek Menchu Gal-en joan-etorriko bizi-ibilbidea jartzen du agerian.Begizta etengabea, askatasunaren eta molde berrien bilaketa bere sustrai, bizi-ingurune, paisaia eta koloreetara itzultzearekin konbinatzen duena.Ondorio batekin:hurbiltasuna, poza eta adeitasuna transmititzen zituen paleta.

 

Erakusketak balio erantsia du, Bidasoa aldeko margolariaren lana dagokion ingurunean eta dimentsioan kokatzen baitu eta, haratago, berarengan eragin zuten egileen zirkuluan, kasu batzuetan harreman estua izan zuelarik haiekin:Picasso, Matisse, Dalí, Arteta, Vázquez Díaz, Ruiz Balerdi… eta, noski, haren lehen maisu izan zen Gaspar Montes Iturrioz-ekin.

 

Kubo-kutxa Aretoko erakusketa honek zehazki jasotzen ditu Menchu Gal-ek landuriko estiloak, teknikak eta generoak, haren pintura ezin delarik inola ere banatu joan zen mendeko euskal estetikatik.