Chillidabanner

  ERAKUSKETA   CHILLIDA  OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

chillida3  

EDUARDO CHILLIDA (Donostia-San Sebastián, 1924-2002)

 

Eduardo Chillida 1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian. 1943an, Madrila joan zen Arkitekturako ikasketak egitera; hala ere, 1947an karrera bertan behera uztea erabaki zuen Arte Ederren Zirkuluan marraztera sartzeko. Hurrengo urtean, Parisa joan zen eta bertan eskulturagintzan abiatu zen, eta Maiatza Aretoan obra bat jarri zuen erakusgai. 1951ean, urte bete lehenago Pilar Belzuncerekin ezkondu eta gero Hernanin kokatu zen, non aurkitu baitzuen burdina, eta bere lehen obra Ilarik egin baitzuen material hartaz. Hiru urte geroago bere lehen banakako erakusketa egingo zuen Madrilgo Clan galerian, eta jendaurreko obrari emango zion hasiera Arantzazuko Santutegikoa ateak ezarriz. 1958an, Veneziako 29. Bienalaren Eskulturako Nazioarteko Saria Handia jaso zuen, bere bizitzan beste sari asko jasotzeko atea ireki ziona: Bienala eta Kandinsky 1960an, Wilhelm Lehmbruck 1966an eta Kaissering alemaniarra 1985ean, Asturiasko Printzea 1987an eta Japoniako Sari Inperiala 1991an. Haren obra ikusgai dago munduko 20 museo baino gehiagotan, eta, adibidez, Berlinen, Londresen eta New York hirietan egin ditu erakusketak.


2000 urtean inauguratu zen Chillida-Leku Museoa, eta gaur egun bertan dago haren obraren parte handi bat, naturarekin atergabeko elkarrizketan.


Eduardo Chillida 2002ko abuztuaren 19an hil zen Donostian, bere amets handia, Tindaya proiektua, mendiaren erraietan eraikitako obra publikoa bukaturik ikusi gabe.